Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2008ko urriaren 11a, larunbata
hasiera
SAGARDO ASTEA 2006
IKUSTALDIA ZUZENEAN:
SAGARDO ASTEA
SAGARDOA XVI. MENDEAN EGITEN ZEN BEZALA
berritasunak:
ANTZESPENAK, KIRIKOKETA ETA SAGAR ERAKUSKETA


Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatzen du urtero, dolarea martxan ipiniz eta sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz.

Ikustaldia interesaturik dagoen edonori zabaldua da eta sagar prentsaldia, egunero, goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 16:30etan izango da. Aurten ekintzez osaturiko egitaraua izango da:

  • Antzespenak: urriaren 7, 8, 14 eta 15ean, 11:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:30etara.
  • Kirikoketa: urriaren 7 eta 8an, 11:30etan eta 16:30etan.
  • 73 barietate sagar erakusketa: urriaren 15erarte.


Egun hauetako ordutegia egunero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, jai egunak barne.

Ospakizun data: 2005eko urriaren 5etik 15era.

Oharra: sarrera doan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea... jardun honetan dena da zirraragarri.

EKINTZEN EGITARAUA

Antzespenak

Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzestuko dute. XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Sagardoa kirikoketa erritmora

Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbat eta igandean, urriaren 7 eta 8an. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.

Sagar erakusketa

Ezkio-Itsason bildutako 73 sagar bariedade ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.
Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa baserriko ezkaratzean dago kokatua eta urriaren 15erarte izango da ikusgai..

IGARTUBEITIRA NOLA IRITSI

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

JENDE KOPURU MURRIZTUA

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen.

Dena den, baserriko behe solairuan kokatuko den proiekzioaren bitartez, publikoak prozesua ikus ahal izango du, denbora errealean.
Mapa de localización
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net