2008ko uztailaren 04a, ostirala
Udazkenean, dolarea martxan jartzen da sagardoa egiteko, orain dela bostehun urteko teknika erabiliz.
AURREKO LANAK
Sagardoa egiten hasi aurretik, ur beroa botatzen da pats-askan, zura handitu, eta zirrikituak itxi daitezen. Ondoren, sagarra askan zabaldu eta pisoiekin jotzen da eta gau batez beratzen uzten da. Hurrengo egunean patsa edo sagar txikitua bildu eta mendixka bat altxatzen da aska erdian.
Sagarra jotzeko pisoia
Sagar motak
DOLAREA KARGATZEKO PROZESUA
Gainean hodiak jartzen dira, muztioa errazago atera dadin.
Sagar txikitua, patsa, dolare barruan jartzeen da.
eta azkenik, giltzak, muturretan heldulekuak dituzten lauki-itxurako enbor handiak jartzen dira piramide moduan, gainean duten hamar metroko habearen indarra zabaltzearren.
Hauen gainean patsohola izenekoak,
PRENTSAKETA
Gida zutabeetan dauden ziriak sartu edo atereaz, prentsatzeko habearen altuera alda daiteke.
Orduan hariz lotzen da, behe solairutik, dolareko ardatza, goi solairuko habeari harrizko kontrapisua zintzilikarazteko. Horrela, nahiko indar lortzen da sagarrari muztioa ateratzeko.
MUZTIOA
eta bertan dauden erratz adarren laguntzaz muztioa iragazten da.
Patsa zapaltzerakoan sortzen den muztioa, aska eta hodietatik isurtzen da ukuilura doan estolda-zulotik,
Muztioa behe solairuko ukuiluan dagoen tina batera erortzen da, eta handik upategira lekualdatzen da. Hortxe egiten da lehen irakinaldia, aparrarekin batera muztioaren hondakinak azaleratuz. Horretarako oxigenoa behar denez, barrikak irekita behar dute.
Egun batzuen buruan, bigarren irakinaldia hasten da, isilagoa eta luzeagoa, eta oxigeno beharrik ez duenez, barrika itxi daiteke. Irakinaldia bukatzen denean sagardoa eginda dago.
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +
34 943 722 978 Fax.: +
34 943 880 138 E-mail:
igartubeiti@gipuzkoa.net