BASERRIA: ZAHARBERRITZE-PROZESUA
Baserria zaharberritzeko, arkeologiarekin, historiarekin eta arkitektura-zaharberritzearekin loturiko diziplina anitzeko aditu-taldeak hartu du parte.
Aurreneko esku-hartzea baserriko zorupea induskatzea izan zen, non "etxola-hondakin" bat aurkitu zuten.

Jarraian, egituraren altxaera planimetriko eta fotogrametrikoak egin ziren, eta zurezko pieza guztiei zenbaki bana eman zitzaien xehe-xehe aztertzeko.

Zurezko egitura zaharberritzeko, erabat desmuntatu zen baserria, eta zurezko pieza guztiak banan-banan garbitu eta tratatu ziren.

Ahalik eta jatorrizko pieza gehien kontserbatzea izan zen baserria zaharberritzeko irizpide nagusia. Hortaz, eranskin bat paratu zitzaien soilik alde batean hondatuta zeuden piezei, eta antzeko piezak egokitu ziren oso hondatuta zeuden piezen lekuan.

Geroago, denboraren joanean galdutako elementuak berreskuratu eta muntatu ziren XVI. mendeko barruko egitura eta XVII. mendeko baserriaren irudia aurkezteko.