Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2008ko uztailaren 04a, ostirala
hasiera
IGARTUBEITI, EUSKAL BASERRI BAT
© Alberto Santana

Igartubeiti baserri zahar baten izena da. Ezkio-Itsason dago, Gipuzkoaren barne muinean, Santa Luzia haranean. Hau korridore estu bat da, Goierriren eta Urola Garaiaren arteko berezko lotura. Lurralde euritsu eta berdea da, nahikoa gorabeheratsua, ez oso altitude handikoa, bai ordea malkar malkartsua. Horrenbestez, apenas dagoen inguruotan landaketarako erosoa izan daitekeen lur ordekarik.

Igartubeiti baserri bakartia mendi maldan altxatzen da, Santa Luziako haranetik irudiaren hondoan ikusten den herriaren gune nagusirako bide erdian
Igartubeiti baserri bakartia mendi maldan altxatzen da, Santa Luziako haranetik irudiaren hondoan ikusten den herriaren gune nagusirako bide erdian.  © Xabi Otero

Igartubeiti ez dago ibaiertzean kokatuta, baizik eta, Gipuzkoako etxe zahar askotan ikusten dugun moduan, mazela erdian, zelaigune txikitxo batean, haran hondotik laurogei metro inguru gora. Kizkitza mendiaren mazela hau hegoaldera begira dago, eta baserriak goiz-goizetik jasotzen du eguzki-argiaren berotasuna, zuzenean; haranean, artean, itxaron egin behar izaten dute erreka inguruko behe-lainoak desegin arte. Igartubeiti, zehazki, mendi honen kontrahormetako baten bizkarrezurrean kokatuta dago, eta halatan, eraikinaren teilatuak berak ur-banatzaile eginkizuna betetzen du bi erreka-sakonen artean; baserriaren lur eta sailak, halaber, maldan behera amiltzen dira etxearen alde banatan. Plataforma hau estua eta oso topografia irregularrekoa da, eta asentamendu puntualetarako espazio erabilgarria 150 metro ingurukoa da ipar-hego ardatzean, eta 50 metro pasatxokoa, berriz, zeharkako ardatzean. Beraz, asentamendu bildu baterako zeharo desegokia da.

Kokapena. Igartubeiti baserria zelaigune estu batean dago, mazela erdian, oso malda pikoak dituela alde banatanKokapena. Igartubeiti baserria zelaigune estu batean dago, mazela erdian, oso malda pikoak dituela alde banatan
Kokapena. Igartubeiti baserria zelaigune estu batean dago, mazela erdian, oso malda pikoak dituela alde banatan. © Xabi Otero

Ezkioga herria osatzen zuten bi guneak lotzeko herri-bidearen trazatua Igartubeitiko murruetako baten aldamenetik igarotzen da, eta baserriaren aldeetako bati muga ematen dio. Herriaren beheko gunea, Anduaga izenekoa, bestea baino berriagoa da, eta baita gaur egun hazkunde bizkorrena duena ere; goiko gunea, berriz, udalerri burua zena eta gaur egun auzo bakarti bat besterik ez duguna, San Migelen parrokiaren inguruan bildutako hamar bat etxek osatzen dute, mazela erdian kokatutako beste begiratoki natural batean.


1
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net